Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren (COVID-19) aurkako jarduketa-protokolo bat argitaratu. Xedea da elikagaien ekoizpen- eta hornidura-katearen funtzionamendua eta eraginkortasuna bermatzea eta, aldi berean, arriskuak murriztea eta birusaren hedapena kontrolatzea.

Jarduketa-protokolo horrek gomendioak eta jarraibideak ematen ditu arrantza-flotarentzat, abeltzaintza-ustiategientzat eta elikagaie-industriarentzat, pertsonen osasuna babesteko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen jarduerek aurrera egin dezaten bermatzeko. Halatan, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emango zaie.