EFSAk azterlan bat argitaratu du, zeinetan prozedura bat aplikatzen baitu elikakateko balizko arrisku kimiko emergenteak identifikatzeko, REACH-REACH2 Erregelamendupean erregistratutako substantzienak.

Prozedura

Lehenik eta behin, substantzien hautaketa egin zen, honako irizpide hauei jarraikiz:

  • Erregistro osoaren eskuragarritasuna
  • Hautagarritasun-irizpideak betetzea
  • Azterlanean erabilitako modeloen aplikagarritasuna (salbuetsiz, adibidez, konposatu ionizagarriak eta metalak)

Hautaketa horrek substantzien kopurua murriztu zuen, gutxi gorabehera, 15.000tik 2.336ra. Horiek, ondoren, lau bloketan ebaluatu ziren:

  1. Esposizio potentzialari lotutako ingurumen-emisioak
  2. Biodegradazioa
  3. Elikagai eta pentsuetan biometatzea
  4. Toxikotasuna (kartzinogenizitate, mutagenizitate, ugalketarako toxikotasun eta dosi errepikatuen toxikotasunaren sailkapenaren arabera).

2.336 substantzia kimikoetako bakoitzari puntuazio bat eman zitzaion, 10etik, adierazitako lau blokeetan. Ondoren, bi haztapen-eremu aplikatu ziren, eta taula dinamikoen bidez, lau blokeak puntuatu ziren, blokeetako bakoitzean desberdintze-maila on bat agerraraziz.

Azkenik, bi eremuak ebaluatu ondoren, substantziak lehenetsi ziren, elikakatean “arrisku kimiko emergente” izateko zuten potentzialaren arabera.

Emaitzak

Emaitza gisa, 212 arrisku emergente potentzial identifikatu dira; horiek ingurumenera askatzen dira biodegradatzeko ahalmen txikiarekin, elikagai eta/edo pentsuetan biometagarriak dira, eta toxikotasun erlatiboki altua dute. Horrenbestez, giza osasunari begira mehatxu bat dira.

Azkenik, 212 substantzietatik 10 hautatu dira sakonean ebaluatzeko; izan ere, orain arte, ez zituen EBko organismo arautzaile batek ere ebaluatu nahiz eta elikagaietan presente dauden. Horrek ez du esan nahi gainerako 202 arrisku emergenteak lehentasun txikiagokoak direnik.

Hauek dira 4 blokeetako bakoitzean sakon aztertu diren 10 substantzia kimikoak:

Hexahydro-1,3,5-trinitro-1,3,5-triazine
Phenol, isopropylated, phosphate
Melamine cyanurate
1,3-phenylenediamine
2,2'-methylenebis(6-t-butyl-4-methylphenol)
Tris(1,3-dichloro-2-propyl) phosphate
Diethylmethylbenzenediamine
Bis(2-chloroethoxy)methane
Tetrahydrothiophene-1,1-dioxide (Sulfolane)
N-butylbenzenesulfonamide (NBBS)