EFSAk ibilbide-orri bat prestatu du elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuen komunikazioaren ikerketaren erronka eta ezagutza-hutsune nagusiei heltzeko. Planteatutako proposamenak aplikatuz, arriskuen komunikazioa hobetzea lortuko da, EBko elikagaien segurtasuneko ekosisteman interesa duten aldeekiko lankidetza eta konpromisoa barne.

Planteatutako ibilbide-orria azterketa sakon baten emaitza da. Bertan, ikerketa dokumental zorrotza, berrikuspen bibliografikoak eta interesa duten alde nagusiekin elkarrizketak biltzen dira, Gardentasun Erregelamenduan definitutako printzipioen arabera arriskuen komunikazioa ezartzen laguntzeko ikerketa gehigarria behar den arloetan aurrera egiteko jarraitu beharreko bidea zehazteko.

 

Kide anitzekin urte desberdinetan garatzeko azken proiektuen proposamenak honako hauek dira:

  1. Adimen artifizialean oinarritutako sare sozialak monitorizatzeko sistema bat garatzea, bai eta informazio faltsuak detektatu eta indargabetzeko baliozkotasuna egiaztatzeko atari bat ere.
  2. EFSAren kanpainetan gamifikazioa inplementatzea.
  3. Sare sozialetan eragina duten pertsonekin elkarreragitea.
  4. Kontsulta publikoetan atzeraelikadura lortzeko komunikazio-tresnen multzo bat garatzea.
  5. Kontsulta publikoen alternatibak aztertzea.
  6. Komunikazio-kanpaina bat inplementatzea, elikagaien segurtasuneko arrisku-onura komunikazioari buruzko ikerketa sustatzeko.
  7. Profesionalen eta akademikoen sare digital bat sortzea.
  8. Adituekin tailerrak egitea, arriskuaren pertzepzioaren eta benetako portaeraren arteko lotura frogatzen duten diseinu esperimental berriak garatzeko eta ebaluatzeko.
  9. Sareak aztertzeko ikuspegia ezartzeko jarraipen-tresna bat garatzea, kanpoko gertakariek eta EFSAren arriskuen komunikazioak arriskuaren pertzepzioan duten inpaktua ebaluatzeko.

 

Azkenik, lehentasun-ariketa bat egin da eta proposamen bakoitzaren bideragarritasuna eta inpaktua ebaluatu da, EFSAk epe labur, ertain eta luzera garatu beharreko proposamenak identifikatzeko.