ELIKAk (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) UPV/EHUrekin batera egindako WIKI honen eguneratze berrienean 100 termino berri gehitu dira jada existitzen ziren 1.000 terminoei.

Wiki ELIKAk –Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren terminoen hiztegiaUPV/EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko nutrizio, dietetika eta bromatologiako 20 adituren laguntza jaso du, baita Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa – ELIKAren langile teknikoena ere.

Diziplina anitzeko talde horrek Nutrizioko hainbat termino berri eman ditu, mirarizko dieta berrien definizioetatik hasi, hala nola “SirtFood” edo “Whole30” dietak, eta Elikadura Jasangarriarekin lotutako terminoetaraino, hala nola “Zirkuitu laburreko salmenta” edo “0 km-ko produktua”.

Hiztegi-Wikia kontsumitzaileei, Dietetika-Nutrizioko zein Elikagaien Segurtasunarekin lotutako beste diziplina batzuetako ikasleei zuzenduta dago, eta gaztelaniaz nahiz euskaraz kontsultatu daiteke.

Nutrizioaren eta Elikagaien Segurtasunaren gaia oso garrantzitsua da eta ezinbestekoa da informazioa iturri sinesgarrietatik atera ahal izatea. Hori da Wiki honen kasua, UPV/EHUko nahiz ELIKA Fundazioko profesionalen talde handi baten bermea baitu.