EFSAk bere datu-basearen bertsio berri bat atera du: OpenFoodTox 2.0. Bertsio berri horrek elikagaietan eta pentsuetan dauden ia 5.000 substantzia kimikoren toxikotasun-datuak biltzen ditu, eta 2002tik eginiko 2.000 ebaluazio baino gehiagotatik ateratako informazioa erabili da hori egiteko.

 

Datu-base ireki horrek gehigarrien, produktu fitosanitarioen, kontaminatzaileen edo elikagaien osagaien erreferentziazko balio toxikologikoei buruzko informazioa biltzen du. Horrez gain, substantzia horiei aplikatzekoa zaien araudia zehazten du eta arrisku-ebaluazioetan identifikatuko ziurgabetasunei buruzko informazioa ere ematen du.

 

Tresna erabilgarria da erakundeek arrisku-ebaluazioak egin ditzaten, eta zientzialariei aukera ematen die elikagaietan eta pentsuetan dauden substantzien toxikotasuna aurresateko, hala giza osasunari nola animalien osasunari begira (abeltegietako animaliak eta animalia basatiak), baita ingurumenari begira ere.

 

Etorkizunean, egungo modeloa hobetu nahi da, informazio gehiago gehituta; adibidez, metabolismoarekin, biometatzearekin eta esposizio-datuekin lotutako informazioa. Horri esker, substantzia horien toxikotasuna aurresateko modelo informatikoak garatu ahal izango dira.

 

Azkenik, EFSAk datu-base horri eta bere funtzionalitate guztiei buruzko azalpenak ematen dituen infografia ere eguneratu du.