OMEk 2019an mikroplastikoekiko esposizioan kontsumitzeko urak duen eraginari buruzko lehen txostena argitaratu zuen. Bigarren txosten honetan, berriz, 2021 urtearen amaierara arte material horiekiko ingurumen-esposizioarekin lotutako osasun-arrisku potentzialei buruzko ebidentzia zientifikoak zehatzen dira, elikagai, ura eta haize bidezko esposizioa barne.

Nano eta mikroplastikoek gizartean gero eta kezka handiagoa sortzen dute eta “kutsatzaile emergentetzat” jotzen dira. Hortaz, premiazkoa da (zientzia-komunitatearentzat eta iritzi publikoarentzat) mikro eta nanoplastikozko partikulekiko espazioak gisa-osasunean duen eraginari buruzko zalantzak argitzea. Plastiko horien artean daude, besteak beste monomeroak, polimeroak, fabrikatzeko erabiltzen diren gehigarriak, xurgatutako kutsatzaile kimikoak eta partikula horien eta agregatuen inguruan sortzen diren biofilmak.

Gaur egun elikagaietan aurkitzen diren mikroplastikoen (MP) kopuruari buruz dauden azterlan gehienak itsaski zein arrainetako kopuruari buruzko azterlan kuantitatiboak dira. Badaude beste azterlan batzuk, gutxiago badira ere, gatza, garagardoa, eztia, esnea, arroza eta algetan egin direnak. Azterlan hauen aldakortasuna handia da aztergai duten herrialdeari eta elikagaiari dagokionez, eta oraindik ere MPak dituzten kuantifikatu ez diren elikagai asko daude.

Arrainetan dauden partikulak kuantifikatzera bideratutako azterlanen kasuan, azpimarratu behar da arrainaren digestio-hodiaren edukia aztertuz egiten direla, saltzeko edo jateko prestatu aurretik tripak kentzen baitzaizkio. Hortaz, azterlan askotan esposizio-bide hori “garrantzirik gabekotzat” jotzen dute, baina hainbat azterlanetan muskuluetako ehunetan MPak daudela agerian jarri dute.

Bestalde, nabarmenagoa da kuskubikoen, oskoldunen eta arrain txikien ingestio bidezko esposizioa, tripak kendu gabe egiten baita.

Taulan mikroplasikoen eguneko eta urteko ingestio zenbatetsia ikus daiteke

ingesta microplasticos

Goiko taulan ikus daiteken bezala, egungo datuen arabera, arraina eta itsaskia dira MPekiko esposiziorako bide nagusia.

OMSaren txostenean aipatutako azterlan baten arabera, Europako itsaski-kontsumitzaileen urteko esposizio dietetikoa 1.800 eta 11.000 MP/urte bitartekoa da (ingestio txikiena duten kontsumitzaileak eta muturreko kontsumitzaileak, hurrenez hurren).

Bestalde, egia da taulako elikagaiak ez direla jaten ditugun elikagai guztien adierazgarri; izan ere, datuak dituzten elikagai multzoak egunean jan ohi ditugun elikagai-taldeen % 25 baino ez dira.

Txostenak agerian utzi du egun lagindu ez diren beste elikagai-kategoria batzuei buruzko datuak beharrezkoak direla gizakion MP ingestioaren esposizio adierazgarriaren balorazioa egin ahal izateko.