EFSAko adituek A Bisfenolak osasunerako duen arriskua ebaluatu dute eta 2015az geroztik indarrean zegoen EIJ 20.000 bider murriztea erabaki dute.

A bisfenola (BPA) substantzia kimiko bat da, plastikoak eta erretxinak fabrikatzeko erabiltzen da, bai eta elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko polikarbonatuetan ere.

Halaber, elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarriak egiteko edo inpresio termikoko tintetan (erosketa-tiketak) erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.

2015ean egindako ebaluazioa (EFSA, 2015) ziurgabetasun ugari jasotzen ziren, eta BPAren efektu toxikologikoei datu gehiago behar zirela azpimarratu zen.

Azken urteotan egindako azterlan zientifikoetan erakutsi denez, immunitate-sistema bereziki sentikorra da BPArekiko; zehazki, Th17 zelulen kasuan. Zelula horiek funtsezkoak dira mekanismo immunologiko zelularretan, eta lotura estua dute afekzio inflamatorioen garapenarekin, autoimmunitatearekin eta biriketako hanturarekin.

Datu berriak kontuan hartuta, EFSAko adituek egunean gorputz-pisuko 0,2 nanogramoko EIJ ezarri dute. Neurri berri horrek 2015ean erabakitako aldi baterako EIJ (egunean gorputz-pisuko 4 mikrogramo) ordezkatzen du.

EIJ berri honen arabera, A bisfenolarekiko elikagaien bidezko esposizioak talde-adin guztietako kontsumitzaileentzako osasun-arazoa sortzen du. Izan ere, kasu batzuetan EIJ berri hori 2 edo 3 bider gainditzen da.

Elikagaietan dagoen A bisfenola osasunerako arriskutsua da