Gaurtik aurrera, honako jarduera hauetara bideratutako laguntzak eskura daitezke: negozio bat martxan jarri edo garatzera; I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitera; patenteak eta beste aktibo immaterial batzuk lortu, balioztatu eta defendatzera; eta elikadura-segurtasunaren arloan egiaztapen-estandarrak lortzeari lotutako aholkularitza- eta/edo kontseilatze-zerbitzuen kontratazioa babestera eta berrikuntzako eta digitalizazioko aholkularitza lanetara.

Laguntza-ildo horien barruan 4. finantzaketa-ildoa aurkitu ahal dugu: “Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari eta lehenengo aldiz elikagaien segurtasunaren arloko egiaztapenak lortzeari buruzko diagnostiko-azterlanak”.

Eskaerak aurkezteko epea gaur bertan hasi eta hilabeteko epean amaituko da.

 

Pertsona fisikoek eskaera aurrez aurre eta elektronikoki aurkeztu ahalko dute. Azken modalitate horretan, eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira:  https://www.euskadi.eus/servicios/1232701

ONekin! Euskadiko lurralde garapeneko, zuraren eta elikagaien balio‑katearen ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko ataria da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatua.