Elikagaien segurtasunean kultura txertatzeko gida
Elikagai eta Edarien Europako Industriaren Elkarteak, FoodDrinkEurope-k, Elikagaien Segurtasuneko Kulturari buruzko gida laburra argitaratu du, elikagai-enpresetako eragileei zuzenduta dagoena.
Gidaren helburua honako gai hauei buruzko orientabidea ematea da:
- Lege-esparrutik eratorritako ondorio nagusiak.
- Elikagaien Segurtasunaren kultura garatu eta neurtzeko erabil litekeen printzipio orokor eta tresnak.
- Kultura hori aplikatzeko Jardunbide Egokien adibideak.
Gidaren barnean “Elikagaien Segurtasuneko Kultura garatzeko hamar puntuko Plana” nabarmentzen dugu, baita Zuzendaritzak konpromisoa ezarri eta abiaraztearen, langileen parte-hartzea eta egokitutako trebakuntzaren, etengabeko hobekuntzaren, eta ekintza zuzentzaileen kudeaketen zenbait adibide ere.