Elikagai eta Edarien Europako Industriaren Elkarteak, FoodDrinkEurope-k, Elikagaien Segurtasuneko Kulturari buruzko gida laburra argitaratu du, elikagai-enpresetako eragileei zuzenduta dagoena.

Gidaren helburua honako gai hauei buruzko orientabidea ematea da:

  1. Lege-esparrutik eratorritako ondorio nagusiak.
  2. Elikagaien Segurtasunaren kultura garatu eta neurtzeko erabil litekeen printzipio orokor eta tresnak.
  3. Kultura hori aplikatzeko Jardunbide Egokien adibideak.

Gidaren barnean “Elikagaien Segurtasuneko Kultura garatzeko hamar puntuko Plana” nabarmentzen dugu, baita Zuzendaritzak konpromisoa ezarri eta abiaraztearen, langileen parte-hartzea eta egokitutako trebakuntzaren, etengabeko hobekuntzaren, eta ekintza zuzentzaileen kudeaketen zenbait adibide ere.