2022an, SCIRIren bidez, elikagaiei buruzko 880 espediente kudeatu dira guztira; horietatik 363 alertak izan ziren, 254 informazioak, 255 ukatzeak eta 8 “berritasun” gisa sailkatutakoak.

Azaldutako datuak aztertuta, ondoriozta daiteke 2022an alerta-espedienteen kopurua % 23,3 murriztu dela 2021arekin alderatuta (hainbat elikagaitan etileno-oxidoa detektatu izanak markatu zuen urte hori). Hala ere, datuak 2018koekin (pandemia aurrekoa) alderatuz gero, % 39,1eko igoera izan da.

Hiru izan dira SCIRI 2022an markatu duten gertaera garrantzitsuak:

  • Txokolatezko produktuen kontsumoarekin lotuta, nazio anitzetan gertatu zen salmonellosiaren agerraldia
  • Elikagaiak ukitzeko materialetan banbua eta bestelako landare-zuntzak erabiltzea plastikoarekin batera
  • Kontsumitzaileei informazio zuzena bermatzeko dauden legezko betebeharrak errespetatzen ez ziren elikagaietan alergenoak (intolerantzia eragiten duten substantziak) eta glutena agertzeagatik kudeatutako alertak
SCIRI 2022

Espediente kopurua guztira, tipologiaren arabera

Alerten eta informazioaren jakinarazpenak

Alerten eta informazioaren jakinarazpenak

Aurreko urtean bezala, arrisku kimikoengatiko jakinarazpenek arrisku biologikoak gainditu dituzte berriro. 2021eko datuekin alderatuta, arrisku kimikoek % 37,4 egin dute behera; eta arrisku biologikoek, berriz, % 23,1 egin dute gora.

Hainbat produktutan etileno-oxidoaren detekzioak eragindako urteak gainditu ondoren (2020an eta 2021ean alerten igoera esponentziala ekarri zuen horrek), joera 2019. urtera arte zegoenera itzuli da, eta igoera jarraitua izan da jakinarazpen-mota guztietan.

Elikagai-taldearen araberako jakinarazpenak

Arrain eta eratorriekin lotutako jakinarazpenen kopurua lehen postuan kokatu da berriro, baina 2021ean 112 jakinarazpen izatetik 2022an 87 izatera igaro dira.

Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko kopurua % 1 igo da 2021aren aldean, eta, aurreko urteetan bezala, oraindik ere oso modu esanguratsuan nabarmentzen jarraitzen dute arrainei eta haiei lotutako produktuei dagozkienek.

Jakinarazpenetan gehien inplikatutako elikagai-taldeak zerealak, irinak eta eratorriak izan ziren, ongailu eta espezien aurretik; eta ondoren ageri dira fruitu lehorrak eta ortuariak, barazkiak eta lekadunak.

Nabarmentzekoa da infusioengatik, elikagai estimulatzaileengatik eta eratorriengatik jasotako jakinarazpenen gorakada, % 66,7ko igoera izan baitute 2021eko datuekin alderatuta.

Elikadura-osagarriekin lotutako jakinarazpenek gora egin dute urtero; “beste produktu batzuen” jakinarazpenen % 68,2 izan dira.