Itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiak
Itsasoko produktuen segurtasunari buruzko ikerketako erreferentziako Europako zazpi erakundek itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiei (RASCS) buruzko proiektu bat egin dute bi urtez (2021-2023). Hain zuzen, honako erakunde hauek parte hartu dute: IPMA (Portugal), Istituto Superiore di Sanità (Italia), Ganteko Unibertsitatea (Belgika), BfR (Alemania), ANSES (Frantzia), CREDA eta IRTA (Espainia).
Helburuak
Proietkuari esker, hiru helburu nagusi lortu dira:
- Parte-hartzaileek itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioaren arloan dituzten ezagutzak nabarmen hobetzea.
- EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan dituen helburu eta tresnei buruzko kontzientziazioa areagotzea.
- Diziplina anitzeko erakunde adituen arteko loturak eta sareak indartzea.
Ondorioak eta gomendioak
- Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioa oso interesgarria da, giza osasunean, abereen osasunean eta ingurumenaren osasunean dituen inplikazioengatik (One Health ikuspegia).
- Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileak hobeto identifikatzeko xedez, itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen ezaugarri fisiko-kimikoen, balizko efektuen, analisi-metodoen eta presentziaren bilketa egin zen, kutsatzaile emergenteetan arreta berezia jarrita. Era berean, honako hauek landu ziren: arautu gabeko konposatuak, hala nola itsas biotoxinak (CTX, TTX edo MC), hutsune handiak daudelako metabolizazioan; profil toxikologikoa; baliozkotutako metodo analitikoak, edo araudiaren eskuragarritasuna, zaildu egiten baitu itsas jatorriko elikagaien kuantifikazio fidagarria.
- Arriskuen identifikazioaren eta kontsumitzaileen esposizioaren joerak aztertu ziren, aldaketa sozialen eta klima-aldaketaren araberako mundu aldakor batean. Arreta berezia jarri zitzaion kutsatzaileen esposizio konbinatuari eta kutsatzaileen arteko interakzioaren
- Klima-aldaketak eragina izan dezake itsaskien kutsaduran eta gizakiek elikakatearen bidez toxina eta kutsatzaile kimikoekiko duten esposizioaren arriskuan, dela ingurumenean toxina/kutsatzaile kimikoen presentzia handitzeagatik, dela organismoen fisiologia aldatzeagatik eta toxina/kutsatzaile kimikoen presentziari ematen dioten erantzunagatik. Arreta berezia jarri zitzaien toxinak ekoizten dituzten mikroalgei; izan ere, haien fisiologia eta banaketa etorkizuneko klima-egoeren araberakoak izan daitezke.
- Kontsumitzaileei eragin diezaieketen aldaketa sozialen barruan, alderdi erabakigarria izan zen arrain eta itsaskien ingestioaren ondoriozko arriskuaren eta onura nutrizionalaren arteko oreka. Arlo horretan landutako hainbat gairen artean, elikagaien edozein kontsumo-agertokitarako arriskuak eta onura nutrizionalak orekatuko dituen beharrezko ikuspegi holistikoa indartu zen.
- Proiektu horrek profesional eta adituen sare “berri” bat sortzea lortu du, eta arriskuen ebaluazioak ekar dezakeen diziplina anitzeko ikuspegi baten onurei buruzko ikuspegi partekatua areagotu da. Horretaz gainera, Europako erakunde guztietan itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileei buruzko ezagutza eta esperientzia handitzea lortu da.