Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) Europar Batasunean zoonosiari buruzko “One Health” urteko txostena argitaratu dute.

Txosten horren arabera, 2022an, EBn gizakiengan gehien jakinarazitako bi gaixotasunak zoonotikoak campilobakteriosia eta salmonelosia izan ziren. Elikagaiek transmititutako bi gaixotasun horiekin lotutako kasuen kopurua pandemiaren aurretik baino baxuagoa da.

Campylobacter

Campilobakteriosia Europar Batasunean gehien jakinarazitako elikagaiek transmititutako infekzio gastrointestinala izan zen.

2022an, giza campilobakteriosiaren 137.107 kasu baieztatu ziren, hau da, 100.000 biztanleko 43,1 kasu jakinarazi ziren Europar Batasunean.

Salmonella

Salmonelosia izan zen gehien jakinarazitako bigarren gaixotasun zoonotikoa, 65.208 kasurekin 2022an (15,3 kasu 100.000 biztanleko), 2021ean 60.169 kasurekin alderatuta.

Mendebaldeko Niloko birusa

2022an, Mendebaldeko Niloko birusak eragindako infekzioen bigarren kasu handiena gertatu zen (1.133 kasu) EBn. 2018. urtea izan da orain arte kasu gehien izan dituena (1.612 kasu). Zifra horiek gaixotasunaren bektore diren eltxoen jarduerarako egokiagoak diren baldintza klimatikoen ondorio izan daitezke.

2022an birusak eragindako giza infekzioaren kasuak % 600 baino gehiago dira 2021eko datuekin alderatuta.

«Klima-aldaketa bektoreek transmititutako gaixotasunen gorakada areagotzen ari da. Horregatik, gaur egun, jarraitu beharreko bidea “One Health” (Osasun bakarra) planteamendua da, gizakiengan eta animaliengan dagoen arriskuaren ebaluazioa integratzen duena»
Frank Verdonk, EFSA Arrisku Biologikoen eta Animalien Osasun eta Ongizatearen Unitateko burua

Elikadura-agerraldiak

EBn jakinarazitako elikagai-jatorriko agerraldien kopuruak % 44 egin zuen gora, 2021ean 4.005 izatetik 2022an 5.763 agerraldi izatera igaro baitzen, pandemiaren aurreko urteetako antzeko mailetara iritsiz eta azken hamarkadan agerraldiekin lotutako heriotza gehien eraginez (hirurogeita lau).

Heriotzak, batez ere, Listeria monocytogenes bakteriari egotzi zitzaizkion, eta hainbat elikagairekin lotu ziren: haragia, esnekiak, arraina eta barazkiak.

Agerraldiek eragindako heriotzen kopurua EBn azken 10 urteetan inoiz jakinarazi den handiena izan zen, batez ere L. monocytogenes bakteriak eta, maila txikiagoan, Salmonellak eraginda.

Norobirusa (eta beste kalizibirus batzuk) izan zen agerraldi-kasu gehienekin lotutako eragilea.