RIVMk zientzia-ebaluazio bat egin du, PCBak metatzeak giza osasunean eta ingurumenean eragin dezakeen arriskuaren inguruan, eta erreferentziazko muga batzuk proposatu ditu, lurzoruaren kalitatea zehaztean erabiltzeko.

2008az geroztik, PCBak gehitu ziren lurzoruaren kalitatea zehazteko parametroen artean. Gaur egun arte, PCBen baloreen oinarri bakarra substantzia horiek giza osasunean eta ekosisteman zuten zuzeneko toxikotasuna zen: hortaz, beharrezkoa ziren giza osasunean eta ingurumenean eragiten zuten arriskuaren azterlan gehiago.

Proposatu dituzten erreferentziazko balore berri horiek mustelidoek PCBen aurrean duten esposizioan oinarritzen dira; izan ere, animalia-familia hori da kalteberena konposatu toxiko horien aurrean.

Ebaluazio horren ondorioz, RIVMk proposatu dituen erreferentziazko baloreak PCBen 7 generokideren (28, 52, 201, 118, 138, 153 eta 180) baturan oinarritzen dira. Balore horiek ahalbidetu egingo dute lurzoruaren hainbat erabileratarako gehienezko mugak ezartzea, izan industriala, izan egoitzazkoa lorategiarekin, izan egoitzazkoa ortuarekin edo izan erabilera naturala.

Txostena