Europako Batzordeak argitaratutako azterlan honen helburua da lanabesa izatea, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloan etorkizuneko politikak egiteko eta etorkizuneko ikerketa-beharrak zehazteko.

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren bilakaera EBn hemendik 2050. urtera, gaur egungo egiturak jasango duen eragina eta etorkizunean gaur egungo kotei eusteko beharrezkoak diren aldaketa posibleak.

Honako hauek dira etorkizun hurbilean aintzat hartu beharreko alderdiak:

Zeharkako neurri politikoek berebiziko garrantzia dute Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako, EBn.

Neurri horien oinarrian politikariak zein ikertzaileak tartean sartzen dituzten erabakiak egongo dira.

Elikagaien Segurtasunak eta Nutrizioak ikuspegi ezberdinak eta bereiziak behar dituzte.

Aurreikusi da alde handia dagoela bataren zein bestearen etorkizuneko erronken artean. Nutrizioa premiazko neurri politikoak behar dituen arlotzat jo da.

Beharrezkoak dira neurri politikoak eta ikerketa-programak, kontsumitzailearen jokabidea eta ekoizleen jarrera ezagutzeko, batik bat hezkuntzaren eta komunikazioaren arloan.

Kontsumitzaileen nutrizio-egoera ezagutzeko, horien ohiturak ez ezik, ekoizleek erabiltzen dituzten estrategiak ere ezagutu behar dira.

Elikagai seguruagoak eta dieta osasungarriagoak izateko, zientzia- eta berrikuntza-ikerketarako programak sustatzea eta gauzatzea da etorkizuneko erronkei aurre egiteko neurririk egokiena.

Ikerketa eta berrikuntza faktore giltzarriak dira, hobeto ezagutzeko zein erronkari egin behar diogun aurre.

Aurrerapausoak eman behar dira nazioarteko politiketan

Are gehiago aintzat hartuta globalizazioa, klima aldaketa…

Elikagaien Sistemaren aniztasuna ezinbestekoa da, ahalik eta eragin txikiena bermatzeko arazo berrien edo etorkizuneko desorekatzeen aurrean.

Ekoizpen-eredu iraunkorragoak sustatzearekin batera, beharrezkoa da honako hauek dibertsifikatzea eta sustatzea: hain ohikoak ez diren nekazaritza-ereduak, beste prozesu teknologiko batzuk, merkaturatzeko eredu motzak indartzea, hurbileko nekazaritza zein ekologia, eta.

Kontrolak sustatzea eta kontsumitzailearen konfiantza areagotzea ezinbestekoa da EBn Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako.

Scoping study Delivering on EU food safety and nutrition in 2050 – Scenarios of future change and policy responses