Amina biogenoak elikagai hartzituetan – EFSA 2011
EFSAk arriskuen balioespen kualitatiboa egin du, eta bertan honako ondorio hauek jaso ditu:
- Euren toxikotasuna dela eta, Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzi handieneko aminak histamina eta tiramina dira.
- Amina-mota horiek sortzeko, honako aurre-baldintza hauek egon behar dira: aminoazido libreak, mikroorganismo sortzaileak eta horiek hazteko baldintza egokiak (tenperatuta eta pH-a) egotea, bai eta mikroorganismo horien entzimek aminak sortzeko behar dituzten baldintza egokiak izatea ere (zehazki, pH baxua). Elikagai hartzituek betetzen dituzte aldeko baldintza horiek guztiak.
- Honako hauek dira histamina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: beste arrain eta arrantza-produktuen taldea, saltxitxa hartzituak, gazta, arrain-saltsak eta barazki hartzituak.
- Honako hauek dira, berriz, tiramina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: garagardoa, gaztak, saltxitxa hartzituak, arrain-okela hartzitua, haragia kontserban.
Balioespen honetan, halaber, definitu egin dira zein diren ondorio kaltegarriak eragiten ez dituzten amina biogenoen gehienezko kopuruak.
- Histaminari dagokionez, hauxe da gehienezko kopurua: 50 mg pertsona osasuntsuentzat, baina, betiere, histaminari intolerantzia diotenen muga detektagarriaren azpitik.
- Tiraminari dagokionez, berriz, hauxe da gehienezko kopurua: 600 mg pertsona osasuntsuentzat. Monoamino oxidasaren inhibitzaileren bat (IMAOak) hartzen dutenentzat, berriz, kopuru hori murriztu egiten da: 50 mg hirugarren belaunaldiko IMAOak hartzen dituztenentzat eta 6 mg ohiko IMAOak hartzen dituztenentzat.