Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du, 2011. eta 2012. urteetan zehar egon diren albaitaritzako sendagaien zaintzari eta kontrolari buruzko emaitzak jasotzeko. Txosten horretatik ondorioztatzen denaren arabera, hartutako laginak bat datoz, neurri handi batean (% 99,8), indarrean dagoen araudiarekin.

Zehazki, txostenak jaso eta aztertu egiten ditu albaitaritzako sendagaien ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera elikagaiak ekoizten dituzten animalietan, bai abeletxeetan, bai hiltegietan. Era berean, albaitaritzako osagaien hondakinak eta animalietan eta animalietatik eratorritako produktuetan eragin farmakologikoa duten beste substantzia batzuk ere aztertzen ditu. Urteroko argitalpen hori 2004. urteaz geroztik egiten da Katalunian.

Kontrol horien helburua da araudiaren urratzeak atzematea, dagokion moduan jarduteko. Eskumena duten agintariek ikusten dutenean albaitaritzako sendagaien hondakinek edo eragin farmakologikoa duten beste substantzia batzuek gainditu egiten dituztela indarrean dagoen araudiak ezarritako Hondakinen Gehienezko Mugak (HGM) , edo atzematen dutenean debekatuta dauden substantziak daudela, dagokion administrazio edo zigor espedientea hasten da.

Era berean, Kataluniako administrazioa arduratzen da substantzia horiek egoki erabiltzeaz eta gerta daitekeen iruzurrezko erabilera saihesteaz.

Txostena osorik