Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion eguneratu zezala substantzia perfluoroalkilatuek (PFAS) giza osasunerako dituzten arriskuen ebaluazioa, duela 10 urte egin zena. Ondorioz, EFSAren CONTAM taldeak zientzia-iritzi bat eman du Perfluorooktanoaren Sulfonatoaren (PFOS) eta Azido Perfluorooktanoikoaren (PFOA) arriskuari buruz, eta beste PFAS batzuei buruzko iritzia lantzen ari da.

 

PFOS eta PFOA

EFSAren CONTAM taldeak berrikusi egin du PFAS nagusiaren (Perfluorooktanoaren Sulfonatoaren (PFOS)) eta Azido Perfluorooktanoikoaren (PFOA) ingesta. Bi produktu kimiko horiek asko erabili dira industrian eta kontsumorako produktuetan XX. mendearen erdiaz geroztik. Substantzia horiek apurka-apurka degradatzen dira; hortaz, iraun egiten dute ingurumenean eta elikakatean sartzen dira. Ondorioz, metatu egiten dira gizakien gorputzean. Urte asko behar dira horiek kanporatzeko.

EFSAk ondorioztatu du, bi PFAS substantzietarako, biztanleriaren zati handi baten esposizioak gainditu egiten duela proposatutako asteko ingesta onargarria. Nolanahi ere, ondorioak behin-behinekoak dira eta berrikusi egingo dira bigarren zatia osatzen den bitartean.

Emaitzak

  • PFASen presentzia 20.019 elikagai-laginetan aztertu da (PFOS = 10,191 eta PFOA = 9,828), eta esposizio-iturri nagusiak hauek izan dira PFOSei dagokienez: arraina eta beste elikagai batzuk, haragia eta haragi-produktuak, eta arrautzak eta eratorriak. PFOAri dagokionez, berriz, esnea eta esnekiak, edateko ura, arraina eta beste arrain eta itsaski batzuk.
  • PFOS eta PFOA oso erraz xurgatzen dira digestio-hodian, eta txiza eta gorozkien bidez kanporatzen dira. Ez dira metabolizatzen. Batez besteko giza bizitza PFOSarentzat eta PFOArentzat gutxi gorabehera 5 urtekoa eta 2 eta 4 urte bitartekoa dira, hurrenez hurren.
  • PFOSarentzat ondorio kritikotzat honako hauek identifikatu dira: helduetan kolesterol-maila igotzea eta umeetan txertoetan antigorputzen erantzunak behera egitea.
  • PFOSaren eta PFOAren maila serikoen erreferentzia-eredua egin eta dagozkien eguneko ingestaren balioespena egin ondoren, EFSAk honako asteko ingesta onargarria hau (TWI) ezarri du: 13 ng / gorputz-pisuaren kg/ aste PFOSarentzat eta 6 ng / gorputz-pisuaren kg /aste PFOArentzat.

Beste substantzia perfluoroalkilatu batzuk

Gaur egun abian den EFSAren ebaluazio bigarrena PFOS eta PFOA ez diren beste PFAS batzuek giza osasunean eragin ditzaketen arriskuetan oinarritzen da. Gainera, PFAS substantzia guztiak elikakatean daudenez nahasketa gisa, lan honetara gehituko da EFSAren egungo lana, zehazki, produktu kimiko anitzekiko esposizio konbinatua ebaluatzeko lana (2019ko udaberrian amaituko dute).

 

Araudia

Kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko Europako araudiak (850/2004 EE Araudia) arautzen ditu PFOSaren eta PFOAren ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera. Substantzia kimiko horien ekoizpenarekin eta merkatuan horiek erabiltzearekin lotutako murrizketak 2020ko uztailaren 4an sartuko dira indarrean, hain zuzen ere, Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) zientzia-ebaluazioak egin ostean.

Zientzia-desadostasunak

EFSA, abenduaren 10ean, ECHArekin, EPArekin eta elikagaien segurtasunerako Europako agentziekin (BfR eta RIVM) bildu zen (duela gutxi ebaluatu dute substantzia horien segurtasuna), euren ebaluzioen arteko aldeak eta desadostasunak aztertzeko.

Honako ondorio hauek aipagarriak dira:

  • EFSA bat zetorren BfR-rekin 40 urte baino gutxiagoko gazteen artean arrisku kardiobaskularra txikia dela esatean, eta onartzen du ez dagoela informazio nahikorik 40 urte baino gutxiagoko gazteetan kolesterol-maila altuaren eta arrisku kardiobaskularraren arteko loturari buruz.
  • BfR eta RIVM ez zeuden ados EFSAk HBGV (osasunean oinarritutako erreferentzia-balioa) ezartzeko erabili duen ikuspegiarekin; izan ere, datu epidemiologikoak ez dira ingesta onargarriak ezartzeko bezain argiak. Gainera, BfRk uste du esposizioa ez dela hain altua, amagandiko edoskitzea epe luzean jaso ondoren.
  • Ohiko galderei buruzko dokumentu bat argitaratuko da, eta bertan adieraziko dira asteko ingesta onargarria (TWI) gainditzen duten emaitzak, biztanleria taldeen arabera.