RIVMk, Holandako Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Institutuak, azterketa bat egin du substantzia kimikoen elikagaien bidezko ingesta akutua eta kronikoa ebaluatzeko probabilitate-ereduari buruz.

Giza osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoen artean honako hauek daude: pestiziden hondakinak, metal astunak (kadmioa, beruna, merkurioa), dioxinak eta beroketak eragiten dituen substantzia kimikoak (akrilamida eta furanoak).

Azterlanak ondorioztatzen du epe laburrerako ingesta zenbatesteko erabilitako eredua "Monte Carlo" probabilitate-ikuspegia (MCRA) dela. Nolanahi ere, epe luzerako ingesta ebaluatzeko hiru eredu mota daude: “Observed Individual Means” (OIM) eredua, “Logistic Normal” (LNN) eredua, eta “Then-Add” (MTA) eredua. Txostenean erabaki-zuhaitza aurkezten da, eredu egokiena hautatzeko Esposizioaren Ebaluazioa egite aldera.

Eredu horien bidez, gaur egun, substantzia kimikoen elikagaien bidezko ingestaren zenbatespen errealistak egin daitezke, baldin eta nahikoa datu badaude elikagaietako substantzia kimikoen kontzentrazioei buruz eta kutsatzaile horiek dituzten elikagai kontsumituen kopuruari buruz.

Esposizioa ebaluatzeko ereduak – RIVM