Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu, 2022an zehar Euskadin zaintzaren pean egon diren gaixotasunen maiztasunari eta banaketari buruzkoak.

↑ Campylobacteriosia

  1. urtean, campylobakteriosiaren 2.660 kasu erregistratu ziren; intzidentzia 100.000 biztanleko 121,7 kasukoa izan zen.

2000 eta 2008 urteen artean egondako beherakadaren ostean, kasuen kopuruak berriz gora egin du, eta goranzko joerari eusten zaio.

2017 eta 2022 urteen artean, erasan handiena jaso duen adin-tartea 1 eta 9 urte artekoena izan da.

↑ E. Coli enterohemorragikoa

2022an zehar, Euskadin E. coli enterohemorragikoaren 182 kasu jakinarazi ziren.

Araban, intzidentzia-tasa egonkor mantendu da (kasurik ez 2022an), baina Bizkaian eta Gipuzkoan kasuen kopuruak gora egin du 2020an egondako murrizketaren ostean.

≈ Listeriosia

2022an, listeriosiaren 27 kasu jakinarazi ziren, eta horietako bat jaioberri batena izan zen. Batezbesteko adina 78 urtekoa izan zen. Kasu guztiak ospitaleratu ziren eta zortzi hil egin ziren (hilgarritasuna: % 30,77).

↑ Norobirusa

urtean, norobirusaren 1.589 kasu erregistratu ziren, hau da, Euskadin, 100.000 biztanleko 72,1 kasuko intzidentzia

2022an kasuen kopurua 2021ekoa baino handiagoa izan da, eta 2020ko kasuekin alderatuz gero, igoera oso nabarmena izan da.

↑ Errotabirus

2022. urtean, errotabirusarengatiko 986 isolamendu erregistratu ziren (Intzidentzia: Euskadin 100.000 biztanleko 45 kasu). 1 eta 9 urte arteko adin-tartean gertatu ziren kasuen % 60,16, eta % 15,44 urtebete baino gutxiagoko haurtxoetan.

Urte honetan, kasuen kopuruak ia bikoiztu egin du 2021eko kopurua (501 kasu), eta 2020. urtean izandako kasuak nabarmen gainditu dira (127 kasu).

↗ Salmonelosia

2022an, salmonellosiaren 602 kasu jakinarazi ziren (21,1/100.000 biztanle).

Beheranzko joera antzematen da, baina azken urtean hiru lurraldeetan kasu gehiago egon dira.

Agerraldi epidemikoak

  1. urtean zehar, 34 agerraldi detektatu ziren Euskadin, 2021ean jakinarazitakoak baino bat gehiago.

Agerraldi gehienak elikadurari lotutakoak dira (% 68), eta agerraldi bakoitzak, batez bestean, 14,8 pertsonari eragin die.

Agerraldien erregistroa, lotutako elikagaiaren arabera, Euskadi, 2010etik 2022ra

alimentos grafico euskadi

Azken 13 urteetan, ostalaritzako establezimendu publikoak (% 56,6) izan dira agerraldi horietako gehien sortu diren tokiak, eta jarraian, etxe pribatuak (% 21,5).

Ikertutako aldian maizenik hauteman diren agente etiologikoak Salmonella (% 52,9) eta Norobirusa (% 10,3) izan dira.