Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoei buruzko Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du hausnarkari txikien artean azaldutako Entzefalopatia Espongiforme Kutsakor atipikoen sailkapena jakinarazteko. Ondorioz, “ikara atipikoaren” (scrapie atipico) gaineko definizio operazionala posible izan da, eta kategorizazio-irizpideak ere ezarri egin dituzte. Hala ere, datu ugaririk ez dagoenez, zaila da kuantifikatzea nolakoa den inpaktua animalien osasunean. Den dela, gaixotasunak identifikatzea eta sailkatzea oso garrantzitsua da bai Zaintza Programetan, bai ondorengo ikerketetan, etorkizunari begirako gomendioak eman ahal izateko.

Artikulu osoa