EFSAk ebaluatu egin du Fusarium generoko onddoek sortutako Nibalenola eta Deoxinibalenola (DON) mikotoxinen genotoxikotasuna. Horiek normalean garia, artoa, garagarra, oloa eta zekalea bezalako zerealen laborantzak kutsatzen dituzte.

Horretarako, genotoxikotasun-probak egin dira saguekin, eta egindako entseguen erantzun guztiak negatiboak izan dira. Era berean, ez zen ondorio mutagenikorik agertu ikertutako dosietarako.

Bi mikotoxinen geotoxikotasun-egintzaren mekanismoa azaltze aldera, in vitro ikerketak egin dira, eta horiek adierazten dute bi mikotoxinek ez dutela kalterik eragiten DNAn, egindako entsegu batean ere ez.

Ikerketa horietatik ondorioztatu da hala Nibalenolak nola Deoxinibalenolak potentzial genotoxikorik gabeko mikotoxinatzat har daitezkeela, eta ez dakartela inolako arrisku genotoxikorik edo mutagenikorik. Horrek argitu egiten ditu azken Arriskuen Ebaluazioetan identifikatutako bi mikotoxina horien toxikotasunari buruzko zalantzak.

Txosten osoa