EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino.
Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den eguneko batez besteko ingesta EFD 250 µg-koa da. Hala ere, helduentzako Erreferentziazko Ingesta hau ezarri da: 330 µg EFD/egun. Helburua da beren ezaugarri genetikoak direla-eta azido foliko gehiago behar duten pertsonak biltzea.
Beste herritar-talde batzuentzat honako ingesta-maila hauek ezarri dira:
- 7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 µg EFD/egun da ingesta egokia.
- Haurrak eta gazteak: 120 µg FDE/egun-etik (1 eta 3 urte bitarteko umeentzat) 330 µg DFE/egun-era bitarteko ingesta (15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat).
- Emakume haurdunak: 600 µg EFD/egun da ingesta egokia.
- Edoskitzaroan dauden emakumeak: 130 µg FDE/egun-eko ingesta osagarria, amaren esnearen bidez galtzen den azido folikoa orekatzeko.
Folatoek karbonoaren metabolismoan parte hartzen duten entzimen kofaktore gisa jarduten dute eta beharrezkoak dira RNA eta DNA sintetizatzeko, bai eta metioninaren zikloaren funtzionamendu arrunterako ere. Folato gabeziaren ezaugarri nagusia anemia magaloblastikoa da.