AESANeko batzorde zientifikoak aztertu ditu ontziratu gabe saltzen diren eta hondatzeko arrisku handiena duten frutak eta barazkiak, bai eta elikagaien segurtasunean izan ditzaketen ondorioak ere. Halaber, arrisku horiek ekiditeko elikakatean jarraitu beharreko gomendio batzuk eman ditu.

Ondorioak

  • Frutak eta barazkiak hondatzeko kausa nagusiak honako hauek dira: kalte mekanikoa, ura galtzea eta kutsadura mikrobianoa.
  • Landare-produktuetan kalte mekaniko eta birusen eta bakterio patogenoen ondoriozko arrisku handiagoa aurreikusten da. Produktuaren bizitza baliagarrian zehar ugaltzera irits daitezke, eta arrisku handiagoa eragiten dute gordinik eta zuritu gabe kontsumitzen diren fruta eta barazkietan.
  • Frutak eta barazkiak heltzean, kalte mekanikorako eta hondatzeko aukera gehiago daude, bereziki fruten kasuan, baina zaila da arrisku-heldutasun maila zehaztea.
  • Ontziratu gabeko salmentari dagokionez, ez dago arrisku berezirik duen tuberkulurik.

Arriskuen sailkapena

Ontziratu gabe saltzen direnean hondatzeko arrisku handia izan dezaketen fruta, barazki eta perretxikoen zerrenda proposatu da, betiere mikroorganismo aldatzaileek edo patogenoek eragindako kalte mekanikoagatiko, ura galtzeagatik eta mikrobio-narriaduragatiko arriskuan oinarrituta. Hala ere, gaur egun ohikoak ez diren beste landare-produktu batzuk ere sar daitezke zerrenda horretan (ikus Taula).

Batzorde zientifikoaren ebaluazioaren arabera, hondatze global handiena izateko arriskua duten landare-produktuak honako hauek dira: fruitu gorriak (ahabiak, mugurdiak, marrubiak/baratze-marrubiak, masustak, andere-mahatsak) eta landare erneak.

Taula: Kalte mekanikoa izateko, ura galtzeko eta mikrobiologikoki kutsatzeko arriskua

Elikakaterako gomendioak

  • Higiene-jardunbide egokiak izatea ekoizpen primarioan, biltegiratzean eta produktuak banatzean, eta uztaren ondorengo tartea ahalik eta gehien murriztea.
  • Higiene-jardunbide egokiak ezartzea txikizkako saltegietan eta bezeroei horiek errespetatzeko eskatzea, kalte mekanikoa eta kutsadura mikrobianoa saihesteko.
  • Landareen kanpoko zatiak ez garbitzea, egokitzea eta ebakitzea, ur-galera areagotu eta mikrobioek kutsatzeko probabilitatea areagotzen duelako.
  • Ontziratzean berrerabili eta/edo birziklatu daitezkeen materialak erabiltzea eta produktuak sortetan jartzeko beharrezko materialei lehentasuna ematea, ontziratzeko bestelako materialik gabe, horri esker ontzien hondakinak murriztuko baitira.