SCIRI Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren 2022ko urteko memoria
2022an, SCIRIren bidez, elikagaiei buruzko 880 espediente kudeatu dira guztira; horietatik 363 alertak izan ziren, 254 informazioak, 255 ukatzeak eta 8 “berritasun” gisa sailkatutakoak.
Azaldutako datuak aztertuta, ondoriozta daiteke 2022an alerta-espedienteen kopurua % 23,3 murriztu dela 2021arekin alderatuta (hainbat elikagaitan etileno-oxidoa detektatu izanak markatu zuen urte hori). Hala ere, datuak 2018koekin (pandemia aurrekoa) alderatuz gero, % 39,1eko igoera izan da.
Hiru izan dira SCIRI 2022an markatu duten gertaera garrantzitsuak:
- Txokolatezko produktuen kontsumoarekin lotuta, nazio anitzetan gertatu zen salmonellosiaren agerraldia
- Elikagaiak ukitzeko materialetan banbua eta bestelako landare-zuntzak erabiltzea plastikoarekin batera
- Kontsumitzaileei informazio zuzena bermatzeko dauden legezko betebeharrak errespetatzen ez ziren elikagaietan alergenoak (intolerantzia eragiten duten substantziak) eta glutena agertzeagatik kudeatutako alertak
Espediente kopurua guztira, tipologiaren arabera
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Notificaciones-tipo.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Notificaciones-tipo.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Notificaciones-tipo.jpg)
Alerten eta informazioaren jakinarazpenak
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/SCIRI2022.jpg)

Aurreko urtean bezala, arrisku kimikoengatiko jakinarazpenek arrisku biologikoak gainditu dituzte berriro. 2021eko datuekin alderatuta, arrisku kimikoek % 37,4 egin dute behera; eta arrisku biologikoek, berriz, % 23,1 egin dute gora.
Hainbat produktutan etileno-oxidoaren detekzioak eragindako urteak gainditu ondoren (2020an eta 2021ean alerten igoera esponentziala ekarri zuen horrek), joera 2019. urtera arte zegoenera itzuli da, eta igoera jarraitua izan da jakinarazpen-mota guztietan.
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/ProdxRiesgos.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/ProdxRiesgos.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/ProdxRiesgos.jpg)
Elikagai-taldearen araberako jakinarazpenak
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Grupos-Alimentos.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Grupos-Alimentos.jpg)
![](https://elikagaiensegurtasuna.elika.eus/wp-content/uploads/2023/12/Grupos-Alimentos.jpg)
Arrain eta eratorriekin lotutako jakinarazpenen kopurua lehen postuan kokatu da berriro, baina 2021ean 112 jakinarazpen izatetik 2022an 87 izatera igaro dira.
Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko kopurua % 1 igo da 2021aren aldean, eta, aurreko urteetan bezala, oraindik ere oso modu esanguratsuan nabarmentzen jarraitzen dute arrainei eta haiei lotutako produktuei dagozkienek.
Jakinarazpenetan gehien inplikatutako elikagai-taldeak zerealak, irinak eta eratorriak izan ziren, ongailu eta espezien aurretik; eta ondoren ageri dira fruitu lehorrak eta ortuariak, barazkiak eta lekadunak.
Nabarmentzekoa da infusioengatik, elikagai estimulatzaileengatik eta eratorriengatik jasotako jakinarazpenen gorakada, % 66,7ko igoera izan baitute 2021eko datuekin alderatuta.
Elikadura-osagarriekin lotutako jakinarazpenek gora egin dute urtero; “beste produktu batzuen” jakinarazpenen % 68,2 izan dira.