Perkloratoa ingurumenera iturri naturaletatik eta antropogenikoetatik askatzen den kutsatzailea da. Ura desinfektatzeko erabilitako sodio hipokloritoa (lixiba) degradatzean ere sor daiteke.

Elikagaiak perkloratoz kutsatzeko iturriak izan daitezke ura, lurzorua eta ongarriak.

EFSAren CONTAM taldeak ondorioztatu zuen gaur egun zenbatetsitako perkloratoaren elikagai-esposizio kronikoak kontsumitzaile handiei eragin diezaiekeela iodo gabezia arina edo moderatua duten biztanle gazteenen taldeetan.

Bestalde, perkloratoarekiko esposizio akutua kezkagarria izan daiteke bularreko haurretan (amaren esneaz elikatzen direnak) eta iodo-ingestio baxuak dituzten haur txikietan.

2017an, EFSAk gizakiak perkloratoarekiko zuen esposizioa ebaluatu zuen eta txosten zientifiko bat argitaratu zuen: «Perkloratoarekiko elikagai-esposizioa Europako biztanleengan». Kontuan izanda txosten hori eta ezarritako Eguneko Ingestio Toleragarria (0,3 μg/gorputz pisuaren kg/egun), CONTAM taldeak baieztatu zuen perkloratoarekiko esposizio kroniko eta akutua kezkagarria izan zitekeela gizakien osasunerako.

Horiek horrela, Europar Batasunak perkloratoaren gehieneko edukia ezartzen du biztanleen talde ahulenen arabera:

2020ko maiatzaren 25ean, Europako Batzordeak EBAO L 160 aldizkarian argitaratu zuen Batzordearen 2020ko maiatzaren 20ko 2020/685 Erregelamendua (EB), 1881/2006 Erregelamendua (EE) aldatzen duena zenbait elikagaietako perkloratoaren gehieneko edukiari dagokionez.

Erregelamendua 2020ko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da.