EFSAk txosten tekniko bat argitaratu dut. Txosten horrek arriskuen komunikazioaren arloan ikerketa-premiak identifikatzen ditu, komunikazioa gardena, etengabea eta inklusiboa izan dadin arrisku-analisiaren prozesu osoan. Dokumentuak, halaber, EFSAk DG-SANTErekin eta JRCrekin, ECDC, ECHA, EEA, EMA, agentziekin, estatu kideekin eta gainerako alde interesdunekin dituen koordinazio-aukerak identifikatzen ditu.

EFSAk uste du arriskuen komunikazioa funtsezkoa alderdia dela herritarrek Elikagaien Segurtasunerako Europako Sisteman duten konfiantza sendotzeko, eta, hori dela eta, bere 2027ko Estrategian sartu zuen arriskuen komunikazioaren zientziarako ezagutza-zentro izateko asmoa. Horretarako, zientzia-komunitatean eta komunitate profesionalean sortutako ebidentzia biltzen ari da, eta zientzia-ezagutza berriena aplikatzen ari da bere komunikazio-jardueretan.

 

2021ean, EFSAk Zientzia Txosten bat argitaratu zuen, eta, bertan, lau eremu identifikatu zituen, zeinetan Gardentasunari buruzko Erregelamenduan aurreikusten diren arriskuen komunikaziorako ebidentzia gehigarria sortu behar den. Dokumentu honetan, EFSAk lau arlo tematiko horietan zientzia ebidentzia handiagoa behar duten funtsezko alderdiak identifikatzen ditu:

1.- Elikagaien segurtasunarekin lotutako informazio faltsua

  • Elikagaien segurtasunaren arloan informazio faltsuaren ratioei buruzko datuak ematea: informazio faltsua izateko aukera gehiago dituzten gaiak, mezu hedatuenak eta osasunean eta ekonomian dituzten ondorioak aztertzea. Informazio faltsua hedatzen laguntzen duten faktoreak ulertzea Informazio faltsuak erakundeen eta elikagaien sektore eragileen konfiantzan duen eragina aztertzea.
  • Eredu bat garatzea honako hauek lotzeko: batetik, faktore kognitibo, sozial eta testuinguruko faktoreak, eta, bestetik, informazio faltsuaren sorrera eta hedapena eta informazio faltsua sinesteko eta/edo zabaltzeko aukera.
  • Informazio faltsuari aurre egiteko estrategiak garatzea eta ebaluatzea, baita gamifikazioaren bidez ere.

2.- Gardentasun-ekimenen eraginkortasuna

  • Dauden ekimenen ekarpenen eraginari buruzko datuak ematea, jardunbide egokiak biltzea (besteak beste, herri-galdeketak) eta jasotako ekarpenak nola txertatzen do baztertzen diren aztertzea.
  • Parte-hartze publikoan atzeraelikaduraren eraginkortasuna moldekatzea: galdetegietan parte hartzea ahalbidetzen edo oztopatzen duten faktoreak (sozioekonomikoak, antolakuntzakoak, kulturalak eta kognitiboak) eta alde interesdunen parte-hartzea bultzatzen duten faktoreak identifikatzea. dauden kontzeptu-ereduak probatzea eta esparru berriak garatzea, komunikazio eta partaidetza publikoko etorkizuneko estrategiak (gardentasun handiagoa izateko) elikatzeko.
  • Estrategia berritzaile eta jasangarriak garatzea partaidetza publikoko etorkizuneko esparruetarako, zenbait formatu eta sare sozialen erabilera barne. Egungo partaidetzako ikuspuntuak aztertzea eta alde interesdunen taldeekin interakzioa izateko kanalen/formatuen konbinazioak identifikatzea.

3.- Arriskuei eta onurei buruzko informazioa kontsumitzaileentzat

  • Arriskuen eta onuren testuinguruan zein elikagai kontsumitu erabakitzeko faktoreak (osasuna, lehentasunak, kostua, etab.) identifikatzea.
  • Herritarren ezaugarri pertsonalen eta usteen eta elikagaien arriskuak eta onurak komunikatzeko moduaren arteko interakzioa ulertzea.
  • Publiko jakin bat xede duten arriskuen komunikazioa diseinatzea eta beste batzuekin sortzea.

4.- Pertzepzioa eta portaera lotzen dituzten faktoreak

  • Arriskuaren pertzepzioan eta portaeran eragina duten faktore psikologiko eta soziokulturalak ulertzea, kontsumitzaileen interes gero eta handiagoko arloak (besteak beste, ingurumen-jasangarritasuna, osasuna eta animalien ongizatea) barne.
  • Arriskuaren pertzepzioan sartzen diren eta osasunaren arloan arrakastaz aplikatu diren portaera aldatzeko ereduen baliozkotasuna probatzea.
  • Plataforma digitalen eta sare sozialen potentziala ustiatzea, inkestetako datuak azkar biltzeko biztanleria-taldeentzat.

EFSAk ondorioztatu du zehaztutako arloen ikerketak lagundu egingo duela arriskuen komunikazioaren arloko ezagutza eta esperientzia areagotzen, eta metodologiak eta datuek emango dituela etorkizunean arriskuen komunikazioak garrantzitsua izaten jarrai dezan. EFSA dagoeneko hasi da galdetegi publikoak txertatzen egiten dituen dokumentu guztietan eta Europako Batzordearekin, estatu kideekin eta Elikagaien Segurtasunaren arloan diharduten agentziekin (EDCD, ECHA,, EEA eta EMA, bestak beste) koordinatzen ari da.Alde interesdun horiek guztiei mesede egingo diete sortutako ebidentzia berriak eta ebidentzia horrek arriskuen komunikazioan egingo dituen hobekuntzek.