Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Jagoletza Epidemiologikoko memoria argitaratu du. Bertan 2021ean Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusien datuak laburbiltzen dira, eta honako hauek azpimarratu behar ditugu:

Toxiinfecciones de Origen Alimentario

2021ean Campylobacterrak eragindako 1.271 infekzio (111,09/100.000) jakinarazi ziren. Intzidentzia altuena bost urtetik beherako umeengan antzeman zen, eta 25,61/100.000 izan zen, hain zuzen ere.

Elikagaiek kutsatutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn

2019an 16 listeriosi-kasu jakinarazi ziren (1,40/100.000). Batez besteko adina 72 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 19koa. Kasuetako batean elikagaia baimenik ez zuen Arabako establezimendu batean egindako gazta izan zen.

2021ean 489 norobirusagatiko isolamendu zenbatu ziren (42,74 /100.000) eta % 73 hamar urtetik beherako umeengan.

Salmonelosiari dagokionez, 299 kasu erregistratu ziren (26,73/100.000). Kasuen kopuruak nabarmen egin zuen gora 2020. urtearekin alderatuta (120 kasu). Kasuen % 25 hamar urtetik beherako umeengan detektatu ziren. Anduiak honako hauek izan ziren: Salmonella spp. (% 36), S. enteritidis (% 33) eta S. typhimurium (% 24).

2021ean Yersiniak eragindako isolamendu-kopuruak % 118 egin zuen gora 2020. urtearekin alderatuta. 48 kasu izan ziren (4,19/100.000).

Elikagai bidezko toxiinfekzio-agerraldiak

2021ean elikagai bidezko (edo pertsona batetik bestera transmititutako) 14 toxiinfekzio-agerraldi ikertu ziren, eta 299 pertsona kutsatu ziren. Sei agerraldi ostalaritza-establezimenduetan gertatu ziren, lau ikastetxe edo haurtzaindegietan, hiru etxebizitza partikularretan eta bakarra adineko pertsonentzako egoitza batean.

Transmisio zoonotikoko gaixotasunak

Q sukarrak nabarmen egin zuen gora 2021ean; izan ere, 115 kasu erregistratu ziren, hau da, 10,05/100.000. Aurreko urteekin alderatuta, Baltzolako kobazuloak bisitatu zituzten pertsonen agerraldiarekin lotutako kasuek eragin dute gorakada (108 pertsona kutsatu ziren).