2022ko abenduaren 21ean (asteazkena) argitaratu zen abenduaren 13ko 1021/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez txikizkako merkataritza-saltokietan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko higiene-baldintza zehatzak arautzen diren.

Errege Dekretuak elikadura-produktuak ekoizteko, prestatzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta merkaturatzeko higiene-baldintzen oinarrizko araudia ezartzen du, eta 852/2004 eta 853/2004 (EE) araudietan jasotakoak jaso eta osatzen ditu.

Araudi horiek II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak neurri batean malgutzea aurreikusten zuten; beraz, Erre Dekretuak txikizkako saltegietan aplikagarriak diren egokitzapenak ezartzen ditu.

Errege Dekretu berriko alderdi hauek nabarmentzen ditugu:

  • Txikizkako saltegiek ekoizpen propioko elikagaiak hornitu ahal izango dizkiete beste txikizkako saltegi batzuei, betiere:
    • Bolumena merkaturatutako elikagaien urteko bolumenaren % 25 baino txikiagoa bada.
    • Astean gehienez ere 500 kg badira.
    • Hornitzaileak erantzukizunpeko adierazpena aurkezten badu.
  • Elikadura-produktuak mantentzeko tenperatura-baldintzak ezartzen dira (taulan jasotzen ez diren salbuespenak EDan kontsulta daitezke):
  • Elikagaiak izoztu, desizoztu eta berriro izozteko eragiketak egiteko modua ezartzen da. Besteak beste, tenperaturak -18 ºC-koa izan behar du elikagaiaren erdigunean, eta elikagaiaren izenarekin batera “desizoztuta” hitza ipini behar da.
  • Txikizkako saltegietan prestatu edo zerbitzatzen diren arrantza-produktuak, anisakis larbak hiltzeko beharrezko tratamendua (gutxienez 60 ºC produktuaren erdigunean minutu batez) ez badute, izoztu egin beharko dira:
    • –20 °C gutxienez hogeita lau orduz edo
    • –35 °C gutxienez hamabost orduz.

Horrez gain, kontsumitzaileari jakinarazi behar zaio produktua izoztu egin dela.

  • Arrautza gordinarekin prestatutako elikagaiak 70 ºC-ko edo goragoko tenperaturan jarri behar dira 2 segundoz produktuaren erdigunean, edo tratamendu baliokide bat aplikatu. Arrautza frijituen, tortillen edo berehala kontsumitzen diren beste elikagai batzuen kasuan, 63 ºC 20 segundoz produktuaren erdigunean.
  • Txikizkako saltegietan prestatutako produktuetan “HONEK PRESTATUA:” adierazi beharko da, eta, jarraian, saltoki-motaren eta haren izena, etiketa izanez gero, eta “GUK GEUK PRESTATUA”, etiketarik ez badute.
  • Janaria saltzeko makinetako langileen erantzukizuna ezartzen da.
  • Berritasun gisa, etxebizitzetan elikagaiak prestatzeko aukera ematen da, merkaturatzeko. Elikagaiak prestatzeko gunea txikizkako saltegitzat joko da, eta 852/2004 (EE) Araudiko higiene-arauak eta Errege Dekretu honetan ezarritakoa bete beharko ditu. Langileak izena eman beharko du erkidegoko erregistroan, eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du jarduerarekin hasteko, honako hauek barne:
    • Lan-ordutegia.
    • Prestatuko diren produktuak.
    • Etxebizitzaren planoa, jarduerarako gela edo guneekin.
    • Agintaritza eskudunek egin ahal dituen kontrol ofizialak egiteko betebeharrak bere gain hartzeko konpromisoa.
    • Eskatutako justifikazio dokumentala edukitzeko konpromisoa.

Produktu horiek merkaturatzeko baldintza batzuk daude, eta, oro har, soilik zuzenean saldu ahal izango zaizkio azken kontsumitzaileari.

Etxebizitzan prestatutako elikagaiak honako hauek izango dira soilik:

    • Segurtasuna bermatzeko beharrezko tratamendu termikoa izan duten elikagai prestatuak.
    • Giro-tenperaturan egonkor egon diren okintza- eta gozogintza-produktuak.
    • Marmeladak, konfiturak eta jeleak, betiere ontziratu ondoren hauen segurtasuna bermatzeko tratamendu termikoa izan badute.
    • Fruta, barazki edo begetalen kontserbak, betiere pH-a 4,5 baino txikiagoa bada.
    • Autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunek lurraldean baimendutako beste elikagai batzuk.

Ekoizpen-bolumenak ezingo ditu inolaz ere ez da izango 100 kg-tik gorakoa.

  • Etxeko animaliak ezingo dira sartu txikizkako saltegietan.
  • Kontsumitzaileak izango du saltegian elikagaiak zerbitzatzeko eramaten dituen ontzi erabilgarrien gaineko erantzukizuna, eta saltegiak ez du inolako erantzukizunik izango.