Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du elikagaietako klorato-hondakinek giza osasunean duten eragina. Ondoren, honako Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hau ezarri du: 0,01 mg klorato / gorputz-pisuko kg / egun.

Gaur egun, EFSA perkloratoari buruzko zientzia-irizpen bat prestatzen amaitzen ari da. Bertan, klorato-hondakinen ebaluazioa ere jasoko da; beraz, BfRk balore horiek behin-behinean erabiltzea gomendatu du, harik eta EFSAk behin betiko irizpena argitaratzen duen arte.

Alemaniako institutuak azterlan hori egin du, elikagaien Kontrol Ofizialetako jardueretan eta industriek eurek eginiko Autokontroletan klorato-hondakinak agertu direlako fruta eta barazkietan. Sodio- eta potasio-kloratuak herbizida gisa erabili dira iraganean, nahiz eta erabilera hori debekatuta dagoen jada Europar Batasunean. Alabaina, kloratua azpi-produktu gisa sor daiteke, garbiketa- edo desinfekzio-helburuetarako Kloroa duten substantziak erabiltzen direnean.

Kloratoa hartzeak globulu gorrietan aurkako ondorioak izan ditzake eta tiroide-guruineko ioduro-xurgatzeari eragin diezaioke; baina, BfRk fruta eta barazkien kontsumo-ohiturak ez aldatzeko gomendatu die kontsumitzaileei; izan ere, kontsumo horren onurak eztabaidaezinak dira.

Iritzi osoa