Erresuma Batuko Elikagaietako Substantzia Kimikoen Toxikotasunaren Batzordeak (COT) haurrek aluminioa hartzeak dakartzan arriskuen zientzia-ebidentziak bildu ditu, herritar-talde horrentzako aholku dietetikoak berrikuste aldera.

Batzordeak ondorioztatu du haurren aluminioaren aurreko esposizio-iturri nagusia dieta dela, aluminioa berez baitago elikagaietan eta uretan. Bada, hesteen bidez xurgatzen den aluminio kopurua txikia bada ere (oro har, % 0,5etik beherakoa), haurrek ez dute behar bezala kanporatzen, giltzurrunen funtzioa ez baitute erabat garatuta.

COTek uste du, BAIT gisa, 2 mg/gorputz-pisuaren kg-ko kopurua egokia dela. Kopuru hori OMEk ezarri zuen, eta COTek aholkatzen du aluminioaren aurreko esposizio dietetikoak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko erabiltzea.

Txostenaren aztergai nagusia bularreko haurrek aluminioaren aurrean duten esposizio dietetikoa da, eta ebidentzia hauek atzeman dira:

  • Amaren esnearekin bakarrik elikatutako bularreko haurrek aluminioaren aurrean duten esposizioa BAIT baino % 10 txikiagoa da.
  • Haurrentzako formulekin soilik elikatutako haurtxoentzat, esposizio hori zertxobait handiagoa da; izan ere, hauts-formulak berreraikitzeko ura BAITren % 12 ematera irits daiteke.
  • Sojaz eginiko formulekin elikatzen diren haurtxoak BAITren % 21era irits daitezke.
  • Haurrentzako elikagai komertzialak ere hartzen dituzten haurtxoentzat, aluminioaren ingesta BAITren % 39ra irits daiteke.

COTek ondorioztatu du aluminioaren aurreko esposizio horiek, haurtxoentzat zenbatetsitakoak, ez dutela arazo toxikologikorik adierazten; beraz, ez da beharrezkoa gobernu britainiarrak emandako aholkuak aldatzea.

Adierazpen osoa