Produktu fitosanitarioen arrisku metagarria balioesteko metodologia – EFSA 2013
EFSAk metodo berri bat osatu du, produktu fitosanitarioen hondakin anitzen aurreko esposizioak dakarren arriskua balioesteko. Metodo horren oinarria da organo edo sistema zehatz batean antzeko propietate toxikologikoak dituzten osagaiak taldekatzea.
Metodo horrek lau etapa ditu:
- Organo edo sistema batean eragin kaltegarria duten efektu toxiko zehatzak identifikatzea.
- Organo edo sistema batean efektu kaltegarri horien arriskua karakterizatzea.
- Efektu toxikoen mailei buruzko datuak biltzea.
- Balioespen metagarrien taldean (CAGak) antzeko efektu toxikologikoak dituzten produktu fitosanitarioak taldekatzea.
Lehen urratsa gisa, PPR Panelak (Produktu Fitosanitarioak eta horien Hondakinak) aplikatu egin du metodo hori, nerbio-sistema zentralerako eta tiroiderako toxikoak diren pestiziden taldeak definitzeko. Halaber, aurretikako lan handia egin da, beste organo edo organo-sistema batzuetako (ugaltze-sistema, gibela, begiak eta giltzurrun gaineko guruina) eraginen taldeak osatzeko.
Talde horietan sartu beharreko plagizidak identifikatzea urrats garrantzitsua da, arrisku metagarriaren balioespena ezartzeko eta Europar Batasunean produktu fitosanitarioen erabilera arautzeko. EFSAk aurreikusi du pixkanaka-pixkanaka sartuko duela metodologia hori Produktu Fitosanitarioen Arriskua Balioesteari buruzko bere lanean.