EFSAk elikagaien segurtasun arloko zientzia-iritzi bat argitaratu berri du. Iritzia elikagai eta pentsuetan alternaria lizunaren toxinen presentziari buruzkoa da. Jakin badakite alternariatik eratorritako toxinek (besteak beste, alternariola, eter monometil alternariola, eta azido tenuazonikoa) gaixotasunak eragiten dituztela barazkietan, baita ere, arazo genotoxikoak eta/edo fetotoxikoak laborategietako arratoietan egindako probetan.

Alternariaren toxinei buruzko zientzia-ezagutza (abeletxeetako eta laguntzako animalietan izan dezaketen eragin toxikoaren eta pentsuetako presentziaren ingurukoa) ez da nahikoa izan animalia espezieetan eragin dezaketen arriskuaren balioespena egiteko. Dauden datu urrien arabera, badira hainbat zantzu adierazteko alternariola arriskutsua izan daitekeela oilategi-hegaztien osasunerako, eta azido tenuazonikoak ere eragin dezakeela arriskurik. Zientzia Panelaren ustez, oso garrantzitsua da informazio toxikologiko handiagoa izatea, alternariaren toxina genotoxikoei dagokienez (adibidez, alternariola eta eter monometil alternariola).

Iritzia