Azterlana: Mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia Erresuma Batuan – FSA 2010
Azterlan horrek honako hauek balioesten ditu: batetik, mikrobioen aurkako produktuen kontsumoari buruzko datuak, eta, bestetik, patogeno nagusienen suszeptibilitatea Osasun Publikoan zein Animalien Osasunean. Honako ondorio hauek aurkeztu dituzte, besteak beste:
- Antibiotiko gutxiago erabiltzen dira orain animalietan Erresuma Batuan: 2004. urtean 0,08 kg/sakrifikaturiko animalia eta 2007. urtean 0,06 kg.
- Nahiz eta E. coliak zelalosporinekiko erresistentzia baxua izan, txerrien artean erresistentziak altua izaten jarraitzen du.
- E. coli O157 bakterioari dagokionez, behiei hartutako laginen % 33k erresistentzia izan zuten tetraziklinen, sulfonamiden y estreptomizinaren aurrean; ardien laginetatik, berriz, % 50ek.
- Salmonella typhimuriumek erresistentzia dio antibiotiko bati baino gehiagori.