Albaitaritza-sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2015
EFSAk txosten bat egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europako animalia bizidunetan eta haien produktuetan duten presentziari buruz, 2013ko datuak oinarri hartuta.
Guztira, 28 estatu kideek bidalitako 1.005.835 lagin aztertu dira. Lagin horietatik:
- 419.528 lagin 96/23 Zuzentarauak ezarritako moduan “zuzendu” dira, substantzia batzuei, haien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei aplikatzekoak diren kontrol-neurriei dagokienez.
- 17.561 lagin susmagarriak dira.
- 565.417 lagin beste programa nazional batzuen esparruan jaso dira.
- 3.329 lagin inportazioetan kontrolatutakoak dira.
Zehazki, animalia hauek aztertu dira: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak, ehizakiak (kumeak eta basatiak), akuikulturakoak, bai eta animalia-jatorriko produktuak ere; esaterako, esnea, arrautzak eta eztia.
Txostenaren emaitzetatik honako hauek aipa daitezke:
- Zuzendutako 419.528 laginetatik 1.299 ez ziren onargarriak (% 0,31)
- Onargarriak ez ziren laginen % 0,31 hori aurreko 6 urteetakoen antzekoa da, % 0,25etik % 0,34 artekoak izan baitziren.
- Estilbenoekin, agente antitiroideoekin, beta-agonistekin, karbamatoekin eta piretroideekin, elementu kimikoekin (batez ere metalak) eta mikotoxinekin lotutako lagin ez onargarriak areagotu egin dira aurreko 6 urteekin alderatuta.
- Azido resorziklikozko laktonekin lotutako lagin ez onargarriak areagotu egin dira aurreko 3 urteetan jakinarazitakoei dagokienez.
- Gutxiagotan atzeman dira da antihelmintiko eta kolorante taldeentzako lagin ez onargarriak. Lasaigarriak eta farmakologikoki aktibo dauden beste substantzia batzuk direla-eta lagin ez onargarri gutxiago atzeman dira, 2012. urtearekin alderatuta.
- Esteroideen eta kokzidiostikoen lagin ez onargarrien kopurua aurreko urtekoaren antzekoa izan zen, baina txikiagoa aurreko urteekin alderatuz gero.