Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012” azterlanaren datuak argitaratu dira. Urte horretan eta planaren barruan, honako lagin ez-ados hauek atzeman dira:

  • B2 taldea, kortikoesteroideak: Toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin ez-adosak izan ziren (substantzia horiek animalia mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira). Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren.
  • B3 taldea, metal astunak: ardi-gibelaren lagin batek gainditu egin zuen kadmioarentzat ezarritako LMRa, eta, ondorioz, zegokion jarduketa-prozedurari eman zitzaion hasiera. Hiru positibo horiek aztertutako lagin guztien (619) % 0,65 dira.
  • A taldean (eragin anabolizatzailea duten substantziak eta baimendu gabeko substantziak) ez da atzeman lagin positiborik 2004az geroztik, anabolizatzaileen artean 2008an atzemandako lagin ez-ados bat izan ezik.
  • Mikotoxinei dagokienez, datuek agerian uzten dute 2008az geroztik aztertutako lagin bakar batek ere ez duela gainditzen B1 aflatoxinaren (mikotoxina toxikoena) LMRa.

Txostena Osakidetzaren web orrian argitaratu dute, eta honako hau ondorioztatzen du: “… farmakologia aldetik aktiboak diren substantziak modu egokian erabiltzen dira; ondorioz, 2012an EAEn atzemandako kasu positiboen kopurua txikia da”.

Plana egin, planaren jarraipena egin eta ebaluatzeaz arduratzen den taldean honako zuzendaritza hauetako teknikariek hartzen dute parte:

  • Osasun Saileko Osasun Publikoa eta Mendekotasunak Zuzendaritza
  • Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritza
  • Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
  • Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietako abeltzaintza zerbitzuen Zuzendaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012 – Osakidetza 2013