EFSAren iritzia: nitritoak substantzia kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan – EFSA 2009
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du nitritoei buruz jakinarazteko, hain zuzen ere, ea substantzia horiek kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan. Alde batetik, argitaratutako hainbat txostenek jasotzen dute nitritoek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela, txerrien eta hausnarkarien artean bereziki. Izan ere, badirudi animaliarik kalteberenak direla substantzia hauen aurrean. Bestetik, kontsumitzailearekiko ondorioei bagagozkie, EFSAk ondorioztatu du animalia jatorria duten produktuekiko esposizioa (esnea, haragia eta arrautzak, kasu) %2,9koa dela (konposatu horien guztien kontsumoa kontuan hartuta). Horrenbestez, ez dirudi kaltegarriak direla kontsumitzailearen osasunerako.