Elikadurako birusen arrisku-profila – RIVM 2013
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) gizakiei elikagaien bidez transmititu ahal zaizkien birusen arrisku-profila egin du. Horretarako, elikadurako hiru birus motari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia bildu du:
- A hepatitisa mariskoetan
- Norobirusa fruta eta barazki freskoetan
- E hepatitisa txerrietan
Txosten horretan elikagaiak birusekin kutsatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak biltzen dira, honako arrisku-faktore hauek zehaztuta:
- Frutak eta barazkiak: ureztatzeko erabilitako ura. Bestalde, kutsadura gurutzatua gertatzeko aukera, operatzaileen eskuen bidez edo erabilitako tresnen bidez.
- Mariskoak: uretan birusak egotea eta mariskoak kontsumitu artean kontserbatzeko modua.
- Txerriak: hiltzean birusekin kutsatutako txerrien kopurua. Animalien birus bidezko infekzioa animalia hil baino zenbait hilabete lehenago gertatu bada, aukera asko dago txerriak sendatzeko; beraz, kontsumitzaileen osasunerako arriskua oso txikia izango litzateke.
Gordinik kontsumitzen diren produktuei dagokienez, tratamendu termikorik ez dagoenez, beroak ez ditu birusak indargabetzen, fruta edo marisko batzuen kasuan bezala.
Azkenik, birusen arrisku-profilean ezagutza-hutsune nabarmena identifikatu da; izan ere, alde handiak daude elikagaietan birusak atzemateko metodologian, eta horrek asko zailtzen du elikagaietako birusen kopuru fidagarria zenbatestea. Informazio hori ezinbestekoa da osasunerako arriskua zenbatesteko; beraz, gomendatzen da txosten horretan elikagaietako birusak modu zehatzagoan zehaztea ahalbidetzen duten metodoak hobetzea.