ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak:

Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar.

Campylobacter

Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira (eragina: 47 kasu 100.000 biztanleko).

STEC/VTEC

Bakteria mota horren jakinarazpenek % 9 egin dute gora, eta 3.698 kasu jakinarazi dira (eragina: 0,77 kasu 100.000 biztanleko).

Salmonellosiak, Shigelosiak eta Yersiniosiak murriztu egin dira 2006tik 2007ra eta 2009an.

Salmonella

2006tik 2009ra, 53.854 salmonellosi kasu gutxiago egon dira; hau da, kasuen herena murriztu da. 2009an 109.893 kasu egon ziren. Azpimarratzekoa da Salmonella enteritidisarekin loturiko kasuak asko murriztu egin direla: % 44, hain zuzen ere.

Shigella

Bakterio horrek eragindako kasuek % 13 egin zuten behera 2007tik 2009ra (1.119 kasu gutxiago). Shigellosia ez da endemikoa Europako herrialdeetan, eta kasuen bi heren hirugarren herrialdeetatik inportatzen dira.

Yersinia

Jakinarazitako kasuek % 16 egin zuten behera, eta eragina 1,77 kasukoa izan zen 100.000 biztanleko. Bakterio horrek eragindako infekzioak etxekoak dira, kasuen % 97 etxeetan sortu baitzen.

Bestalde, badirudi listeriosiaren joera egonkor mantentzen dela.

Listeria

2009an, 1.638 kasu jakinarazi ziren; hau da, 0,38 kasu 100.000 biztanleko. Azpimarratzekoa da Listeriak adinekoengan eragindako infekzioak osasun arazo handia direla oraindik ere, beraz, arrisku talde horri zuzendutako jarduerak egitea gomendatzen da, “Kontsumitzeko prest dauden elikagai” batzuk behar ez bezala kontsumitzeak (adibidez, iraungita dauden produktu horiek kontsumitzea) listeriosia eragin dezakeela ohartarazteko.

OHARRA: Laster argitaratuko da ELIKAko WEB orrian Berezi@ hilabetekaria, berri honen inguruko datu gehiago emateko.

ECDC 2013 txostena: Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako gaixotasunak