El Comité Científico de la EFSA ha llevado a cabo una revisión de la Guía sobre la Evaluación de Riesgos de Nanomateriales y su impacto en la salud humana y animal, publicada en 2018.

EFSAren Batzorde Zientifikoak berrikusi egin du nanomaterialen arriskuen eta horiek gizakien eta animalien osasunean duten eraginaren ebaluazioari buruzko gida (2018an argitaratua).

Gida horrek bide egituratu bat proposatzen du elikagaietako/pentsuetako nanomaterialen arriskuen ebaluazioa egiteko. Nanomaterialen arriskuen ebaluazioa egiteko eskuragarri dagoen zientzia-ezagutzaren deskribapen orokorra ere egiten du.

Halaber, lagundu egin nahi du,  nahiz eta nanomaterial edo nanoforma definizioa ez bete, gida honen arabera ebaluatu beharreko materialak identifikatzen, hau da, partikula mikroskopikoak direnak edo partikula mikroskopikoen zati bat dutenak.

Arrisku kimikoen ebaluazio guztietan bezala, arriskuaren karakterizazioa da prozesuaren zati zailena. Gainera, nanomaterialek ezaugarri morfologiko eta kimiko espezifikoak izan ditzakete eta horiek haien portaera biozinetikoa edo erantzun toxikologikoak aldaraz ditzakete. Hortaz, materialen konposizio kimikoaz gain haien propietateak nanoeskalan aintzat hartzen dituen ebaluazioa egin behar da.

Bestalde, kontuan izan behar da nanomaterial horien degradazio-produktuak (adibidez, nukleoaren materiala estaldura degradatu ostean).

Horretarako, gidak nanomaterialak karakterizatzeko funtsezkotzat jotzen diren parametro fisiko-kimiko nagusiak zerrendatzen ditu (nahiz eta denak ezin zaizkion material bakoitzari aplikatu).

Azkenik, gidak gomendatzen du ebaluazio horiek diziplina anitzeko taldeek egin behar dituztela; izan ere, talde horiek sakon azter ditzakete ebaluazioaren urrats guztiak, eta, tresna eta teknika egokienak erabilita, beharrezkoak diren datuak eta informazioa biltzeko trebetasun tekniko ezin hobeak izan ditzakete.

nanomateriales