Hegazti-gripea eta animalien eta gizakien arteko loturaren gaineko txostena – OMS 2006
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) txosten bat argitaratu du bai hegazti-gripeari buruz bai eta animalien zein gizakien arteko loturei buruz ere. Lan taldea Hegazti Gripeari buruzko adituek osatu dute, eta hainbat gai jorratu dituzte, hala nola: giza kasuak antzemateko eta diagnosia egiteko metodoak, txertoak eta birusaren kontrako medikamentuak erabiltzea gizakiekin, oraintsu kutsatutako guneetako aurkikuntza berriak eta H5N1 birusaren birulentziari nahiz patogenotasunari lotutako faktoreak.