Urrian, 1099/2009 Araudirako Harremanetarako Puntu Nazionalek (PNC) bilkura bat egin zuten, eta bertan ariketa bat egin zuten kortako hegaztiak hiltzean gerta daitezkeen arriskuak identifikatzeko eta sailkatzeko.

1099/2009 Araudirako Harremanetarako Puntu Nazionalak urtean behin elkartzen dira, informazioa eta animaliak hiltzean ongizatea hobetzeko praktikarik onenak elkartrukatzeko.

 

Azkeneko ekitaldiko emaitzak adierazten du Estatu kideetan zein diren arrisku ohikoenak eta albait arinen jorratu beharrekoak animalia horien ongizatea babesteko.

 

Hegaztiak hiltzeko prozesua deskargatik heriotzeraino doa, eta hainbat fasetan bana daiteke: iritsiera, deskarga, estabulazioa, maneiua, murrizketa, burtzoratzea eta odolustea. Fase bakoitzean, animaliak hainbat arrisku izaten ditu eta euren ongizatea murrizteko arriskua izaten dute.

 

PCNko adituek hiltzeko prozesuan dauden arriskuak zerrendatu zituzten. Hauek dira horietako batzuk:

 

IRITSIERA:

  • Deskarga bitarteko itxarote-tarte luzea
  • Inguruaren tenperatura baxua
  • Dentsitate handiegia
  • Denbora luzez urik gabe egotea

 

DESKARGA:

  • Edukiontzi baskularra eta hegaztien mugimendua
  • Maneiu zakarra
  • Zarata
  • Buruak eta hankak kaioletan trabatzea

 

ESTABULAZIOA:

  • Tenperatura baxua
  • Aireztapen eskasa
  • Argi urdinik ez izatea
  • Denbora luzez elikagairik gabe egotea

 

BURTZORATZEA

  • Burtzoratze urria hegaztien tamaina ezberdina dela-eta
  • Burtzoratzearen aurreko talkak
  • Gailuen kalibraketa desegokia
  • Korronte-tentsio urria (ura)