EFSAk argitaratu egin du Informazioa Trukatzeko Plataformak (IEP) 2012. urtean zehar egin dituen jarduerei buruzko txostena. Plataforma horren helburua da Europan zientziaren inguruko elkarlana sustatzea eta sareak sortzea. Horretarako, 27 estatu kideen, EFTAko 3 estatuen (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) eta herrialde hautagaien artean elikagai eta pentsuen Segurtasunaren esparruan Arriskuak Ebaluatzeko eginiko jarduerak partekatu dira.

2012. urtean zehar, Plataforman 1.212 dokumentu partekatu dira. Horietako gehienak Arriskuen Ebaluazioak (995) izan dira, eta gainerakoak Lan Planak (83), Arriskuen Ebaluazioko Mandatuak (69) eta herrialde batzuen informazio zehatza (65).

Plataformaren erabilerari dagokionez, sarbidea mugatua da eta 500 erabiltzailek 1.600 bisita egin dituzte. Gainera, guztira 1.900 dokumentu deskargatu dira. Nolanahi ere den, uste da bisita kopurua mugatua dela; beraz, EFSAri Informazioa Trukatzeko Plataformako sarbidea irekitzea proposatu zaio. Izan ere, dokumentuak ez dira konfidentzialak eta, horrela, erabiltzaile orok kontsultatu ahal izango du Europako herrialdeek Arriskuen Ebaluazioaren inguruan eginiko edozein txosten.

2012ko urteko txostena – IEP