EFSAk kromoaren (Cr) eta nikelaren (Ni) toxikotasunari buruzko bibliografia aztertu du, eta eskuragarri dauden ikerketetan argitaraturiko datuek honako ondorio toxiko hauek azaltzen dituzte:

Kromoa:

kromo tribalenteak toxikotasun txikia du, akutua nahiz epe luzekoa; kromo hexabalentea, berriz, oso toxikoa da, eta epe luzeko ondorioak sortzen ditu parametro hematologikoetan eta gibelean. Saguei hesteetako tumoreak sortzen zaizkie, etengabe egoten badira edateko urean dagoen kromo hexabalentearen kontzentrazio handien eraginpean; arratoiei, aldiz, ez.

Haatik, arratoietan frogatu da minbizia eragiteko gaitasuna izan dezakeela; saguetan ez da froga sendorik lortu. Beraz, datuek erakusten dutenez (hala in vitro nola in vivo), kromo tribalentea ez da genotoxikoa, eta kromo hexabalentea, aldiz, bai. Frogatuta dago kromoak eragina duela espermatozoideetan, araldi-zikloan eta arratoien fetu-garapenean.

Giza toxikotasunari buruzko datuek askotariko emaitzak eman dituzte, baina nolabait frogatuta dago kromo hexabalenteak minbizi-arriskua areagotu dezakeela.

Nikela:

Nikel disolbagarriaren konposatuek (nikel-sulfatoa, nikel-kloruroa edo nikel-nitratoa) toxikotasun akutua zein kronikoa eragiten dute; hala, gibelean oxidazio-estresa eta epe luzeko ondorioak sortzen dituzte. Horren disolbagarriak ez diren konposatuak (nikel-sulfuroak edo nikel-oxidoak), berriz, ez dira horren toxikoak.

Nikelak ondorio genotoxikoak ditu, bai in vivo, bai in vitro. Aho bidezko esposizioaren ondorengo ondorio kantzerigenoei buruzko ikerketek (gutxi daude eskuragarri) ez zuten erakutsi arratoiek ondorio neoplastikorik zutenik, nikela ahotik hartu ondoren. Hala ere, frogatu egin da nikelaren ondorio toxikoek eragina dutela espermatozoideetan eta sabelaldi biziaren tamainan, eta inplantazio ondorengo enbrioia galarazten dutela. Ondorio teratogenikoak anfibioen enbrioietan ageri dira.

Gizakien datuek erakusten dutenez, nikela gernuan iraizten da, ahoz hartu ondoren. Badago nikelak ahoko minbiziaren garapenean eragin dezakeela dioen ebidentziarik, baina ez dago garbi nikelak arnasa-minbiziaren arriskua areagotu dezakeenik.

Cr-ren eta Ni-ren toxikotasuna