ECDCk 3 txosten epidemiologiko argitaratu ditu Listeriak, Salmonellak eta Yersiniak 2017. urtean sorrarazitako gaixotasunek Europan izan zuten intzidentziari buruz.

Listeriosia

Listeriosiaren 2.502 kasu baieztatu ziren EBn; alegia, 0,42 kasu 100.000 biztanleko.

Tasarik altuena 64 urtetik gorako pertsonen artean detektatu zen (1,7 kasu 100.000 biztanleko).

Beheko grafikoan ikus daitekeenez, EBko listeriosi-kasuen urteko kopuruak goranzko joera izan zuen 2013tik.

Baieztatutako listeriosi-kasuen kopurua hilabeteka, 2013-2017

Salmonelosis

Salmonellosia kasu gehien eragiten dituen bigarren infekzio gastrointestinala da, eta EBn elikagaien bidez transmititutako agerraldien kausarik garrantzitsuena izaten jarraitzen du.

2017an 92.649 kasu jakinarazi ziren, eta horietatik 156k hildakoak eragin zituzten. Salmonellosiak Europan duen intzidentzia 19,6 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Salmonellosiagatik egindako jakinarazpenak egonkortu egin dira azken bost urteetan, aldi luze batez beheranzko joerari eutsi ostean.

Infekzio horrek 0 eta 4 urte arteko haurrei eragiten die gehien (94,1 kasu 100.000 biztanleko), 25 eta 64 urte arteko helduei baino zortzi aldiz gehiago.

Baieztatutako salmonelosis-kasuen kopurua hilabeteka, 2013-2017

Yersiniosis

2017. urtean zehar, guztira 6.890 yersiniosi-kasu jakinarazi ziren, 100.000 biztanleko 1,8 kasuko intzidentziarekin (datu hori egonkor mantendu zen 2013tik 2017ra bitartean).

Tasarik altuena 0 eta 4 urte arteko haurren artean detektatu zen (7,7 kasu 100.000 biztanleko).

Herrialde hauetan detektatu dira kasu gehien, argi eta garbi: Finlandia, Lituania eta Txekia.

 

 

Baieztatutako yersinia-kasuen kopurua hilabeteka, 2013-2017