Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) argitaratu berri du antibiotikoekiko erresistenteak diren patogeno esanguratsuenen zerrenda (antibiotiko berri eta eraginkorrak behar-beharrezkoak dituztenena).

 

Hamar irizpide hartu dituzte kontuan lehentasunak ezartzeko: guztizko hilkortasuna; osasun-administrazioei eragiten dieten zama; erresistentziekiko prebalentzia; azken 10 urteetako joera; transmititzeko gaitasuna; bakterioak ospitaleetan eta gizartean duen prebalentzia; egungo tratamenduen eraginkortasuna; eta gaur egungo egoera.

 

Zerrendaren helburua da, alde batetik, ikerketarako eta garapenerako egitasmoak sustatzea eta osasun publikoaren eta animalia-osasunaren alorrean dauden beharrekin bateratzea, eta, bestetik, finantzaketa eta pizgarriak bideratzea.

1. lehentasuna: LARRIA

Acinetobacter baumannii, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak

Pseudomonas aeruginosa, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak

Enterobakterioak, karbapenemikoekiko erresistenteak / 3. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak

2. lehentasuna: ALTUA

Enterococcus faecium, bankomizinarekiko erresistenteak

Staphylococcus aureus, metizilinarekiko erresistenteak / tarteko erresistentzia edo bankomizinarekiko erresistenteak

Helicobacter pylori, klaritromizinarekiko erresistenteak

Campylobacter, fluorokinolonekiko erresistenteak

Salmonella spp., fluorokinolonekiko erresistenteak

Neisseria gonorrhoeae, 3. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak / fluorokinolonekiko erresistenteak

3. lehentasuna: TARTEKOA

Streptococcus pneumoniae, penizilinarekiko ez-kalteberak

Haemophilus influenzae, anpizilinarekiko erresistenteak

Shigella spp., fluorokinolonekiko erresistenteak