Krisi batean nola eragiten die, oro har, herritarrei arriskuen komunikazioak? Baliorik eransten al du krisi-garaietan Europako Batzordeak eta EFSAk parte-hartzeak? Nola jarraitu behar zaie krisi-egoeretan sortzen diren judizio-printzipioei? Horiek dira, besteak beste, 2012ko irailean Berlinen egin zuten jardunaldi batean jorratutako gaiak.

BFRk duela gutxi argitaratu du liburuki bat, eta bertan bildu ditu jardunaldian egindako aurkezpen guztiak. Halaber, elikagai-krisiei aurre egiteko Europako zenbait herrialdek jarraitzen dituzten politikei eta lege-dokumentuei buruzko informazioa aurki daiteke. Bereziki, azpimarratu egiten ditu agintarientzat, enpresentzat eta kontsumitzaileentzat garrantzitsuak diren auziak.

Hainbat erakundetako nazio-mailako eta nazioartekoa adituek (OME, ESFA, DG Sanco, Anses…) idatzi dituzte artikuluak.

Eliakgai-krisiak-BfR