Salmonellaren prebalentzia txerrien artean – EFSA 2008
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Azterlana Salmonellaren prebalentziaren gainekoa izan da, eta Europar Batasuneko txerrien artean gauzatu du (hiltegietakoak hain zuzen). Hartutako laginen arabera, %10,3ko prebalentzia dugu Europa mailan, hau da, hildako hamar txerritatik batean antzeman da bakteria hau barnealdean. Eta kanalak aztertzetik ateratako emaitzei bagagozkie, aldiz, prebalentzia murriztu egiten da: %8,3ra hain zuzen (hamabi txerritatik batean antzeman da bakteria hau kanpoaldean). Estatu kide guztien artean, Espainiak izan du prebalentzia altuena: %29.