Txosten horretan aztertu egiten da zein eragin duten dioxinen antzeko zenbait konposatuk, hain zuzen ere dibenzoparadioxinak/dibenzofuranoak eta bifenilo misto halogenatuak izenekoek (PXDDak/PXDF eta PXBak).

Kloruroak eta bromuroak parte hartzen duten errekuntzetan sortzen dira konposatu horiek, eta badirudi horien toxikotasun-maila antzeko konposatuena -dioxinak eta furano polibrominatuak (PBDD/Fak)- baino handiagoa dela.

PBDD/Fak bezala, konposatu misto halogenatu horiek aurkitzekotan, batik bat, arrainetan, itsaskietan, gibelean eta arrautzetan aurkitzen dira.

COTen txostena – konposatu misto halogenatuak