2010eko kontrolaren emaitzak: Pestizidak Espainiako elikagaietan – AESAN 2011
2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak:
Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena.
Hasiera batean bazirudien 85 laginek gainditu zezaketela muga; baina, azkenean, horietako 10 “ados” izan ziren, prozedura analitikoen ziurgabetasuna dela eta.